Berri korporatiboak

2012/07/20

Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidentea

Ostiral honetan, uztailak 20, Eusko Ikaskuntzaren Ez Ohiko Batzar Nagusiak kargu exekutibo berriak hautatu ditu hurrengo lau urteetarako. Hauteskundeetara hautagaitza bateratu bat aurkezten zen eta horrek bazkideen babes masiboa jaso du. Haren buruan, Lehendakari gisa, Iñaki Dorronsoro Plazaola, ondoan Federico Verástegui Cobián (Arabako Lehendakariordea), Rosa Miren Pagola Petrirena (Bizkaiko Lehendakariordea), Jose Mari Arrazola Aranzadi (Gipuzkoako Lehendakariordea), Asier Barandiaran Amarika (Nafarroako Lehendakariordea) eta Ana Isabel Ugalde Gorostiza (Kanpoko Lehendakariordea). Era berean, Jean-Michel Larrasquet Iparraldeko Lehendakariordea berrautaturik gertatu zen.

Talde berriaren programak hausnarketa estrategiko bati ekitea proposatzen du Eusko Ikaskuntzari buruz eta gizartean horrek duen egitekoari buruz, erakunde eraginkorra eta modernoa eta topaleku zein partaidetzagune bilaka dadin. Xede horretan, egiturak, bai gobernukoak nola kudeaketari dagozkionak, egokitu egingo dira, profesionaltasun eta erantzukizun partekatuaren oinarrien gainean.

Kalitatezko produkzioa, proiektu guzti-guztietan, zuzendaritza talde berriaren ekintza ardatzetako bat izango da. Talde honek, era berean, beste hainbat erakunde eta eragileekiko harremanak areagotzeko ahaleginak egingo ditu.

Jarduera programak kudeaketa ekonomikoa jartzen du bere lehentasunen artean, guztiz zaila den egoera honetan, bai gizarte osoarentzat, oro har, nola, bereziki, kultura eta zientzia agenteentzat. Eusko Ikaskuntzak euskarri ekonomiko duin eta egonkorra izatea da helburua.

Hautagaitza bateratuaren programa

Iparraldeko hautagaitzaren programa

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp