Sariak

2014/11/12

Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik jaso zuten Mariasun Landak eta Jean-Baptiste Orpustanek Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2014 saria

Mariasun Landa eta Jean-Baptiste Orpustan, "hitzari dioten dedikazioa" komunean duten bi pertsonak, prestigio handiko sari honen hogeigarren edizioko saria jaso dute.

 

Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietako Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria banatzeko ekitaldia izan zen asteazkenean, azaroaren 12an, Donostiako Miramar Jauregian, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru zuen ekitaldi batetan. Mariasun Landa idazleak eta Jean-Baptiste Orpustan linguistak jaso zuten hogeigarren edizioko saria. Ekitaldian, 1995ean saria lehen aldiz jaso zuen eta hurrengo egunean ehun urte beteko zituzkeen, Julio Caro Barojari omenaldia egin zitzaion.

Asmoz

 

Legebiltzarreko Presidente Bakartxo Tejeria, Gipuzkoako Diputatu Nagusi Martin Garitano eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailburu José Iribas bertaratu ziren, akademia, kultura eta gizarteko ordezkari anitzez gain. Jean-Baptiste Orpustan sarituak ezin izan zuen bertan izan baina Université de Pau et des Pays de l?Adoureko Charles Videgainek eskerrak emateko idatzitako hitzaldi labur bat irakurri zuen eta Orpustanek horren bidez euskal sistema linguistikoaren originaltasuna eta bizitasuna azpimarratu zituen, "etorkizuneko belaunaldientzako zerbitzura egongo den gero eta komunikazio tresna finagoa" den hizkuntza dela azpimarratu zuen.

Sariaren diploma jaso ondoren, Mariasun Landak bere ibilbidea azaldu zuen irakurri eta idazten hasi zenetik, gaztelera ama hizkuntza zuela, eta beranduago Parisen bizi izan zuen gaztaroan frantsesa ikasi zuen garaia. Baina Euskal Herrira itzuli zenean frankismoagatik "ukatu" zitzaion euskara berreskuratzeko lan egin zuen. Irakasle bihurtu ondoren, idazten jartzeko lehen motibazioa bere ikasleek euskaraz zituzten "hutsuneak" betetzeko egitea zen eta horrela argitaratu zuen haurrei zuzendutako lehen liburua 1982an.

"Sari honek hogei edizio bete ditu Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientziekin konprometitutako pertsonen ibilbideari onarpena eginez. Mariasun Landak eta Jean-Baptiste Orpustanek euskal gizartearen zerbitzura jarritako ?asmo eta ezagutzagatik? jaso dute", esan zuen Iñigo Urkullu Lehendakariak.

Mariasun Landak "Euskal Herrian zein atzerrian" izandako proiekzioa nabarmendu zuen eta baita europar alorrean hizkuntza eta euskal literatura kokatu izana ere. "Ohean Mariasunen liburuak gure seme-alabei irakurri dizkiegun guraso guztiek dakigu nolakoa den Mariasun... Bere lanek islatzen duten guztia, benetakotasuna, argitasuna eta zuzentasuna", azpimarratu zuen. Jean-Baptiste Orpusatani buruz Urkulluk esan zuen saria onarpen pertsonala dela, baina baita euskal hizkuntza eta kulturaren alde Iparraldean lan egiten duten erakundeen onarpena ere.

Bestalde, Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria Iñaki Dorronsorok gogorarazi zuen Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria partekatu den hirugarren aldia zela. "Hala ere, oraingoan, hautapenak esanahi berezia du; izan ere, garaipen plural horren aparteko irakurketa egin dezakegu", azpimarratu zuen.

Eta berehala azaldu zuen: "Gaurkoan, hitza lanbide duten emakume bat eta gizon bat omentzen ari gara. Biak ala biak hitzaren bidez txertatzen dira gure garaian eta gure espazioan, eta hitza tresnatzat harturik, euren ekarpena egiten diote euskal kulturari, gure bizikidetza aberastuz eta edertuz".

Ekitaldian izan ziren baita Txomin García Hernández Laboral Kutxako Lehendakaria; Mondragon Unibertsitateko Errektore Josu Zabala Iturralde, Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasletza Erretoreorde Xabier Etxaniz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa Erretoreorde Alfonso Carlosena, Bergarako UNED zentroko Zuzendari Iñaki Esparza Leibar, Deustuko Unibertsitateko Ikerketa Erretoreorde Cristina Iturrioz, Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa Erretoreorde Iciar Astiasarán, baita Université de Pau et des Pays l?Adourreko ordezkari Charles Videgain ere. Ekitaldia bukatzean omenduen ohorezko topa egin ahal izan zuten bertaratu zirenek.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp