Irisgarritasunari buruzko ikastaroa abian da jada

Berri korporatiboak

2022/11/18

Irisgarritasunari buruzko ikastaroa abian da jada

Zazpigarren urtez jarraian, "Pertsona itsu eta ikusmen murriztukoentzat irisgarritasuna sare sozialetan eta dokumentu digital eta paperezkoetan" ikastaroa hasi da.

Aptes Elkarteak Asmoz Fundazioarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiari esker antolatutako ikastaroa, Zuriñe de Anzola Guerrak gidatzen du. Bera, “Asesoría y Formación en Accesibilidad” aholkularitza-enpresako sortzailea eta kudeatzailea da. Aholkularitza hori pertsonengan oinarritutako produktu, zerbitzu eta inguruneen diseinuan eta egokitzapenean espezializatuta dago, bizi-kalitatea eta autonomia hobetzeko. 16 urte baino gehiagoko esperientzia du eta erretinaren gaixotasuna izaki, ikusmen murriztua pairatu eta itsu geratu zen gazte zelarik. Beraz, zein bera baino pertsona hobeagorik ikastaroa dinamizatzeko?

Ikastaroan parte hartu duen jendeari, gainera, gustura ikusten zaio egin behar dituzten ariketak burutzen, eta hori seinale ona da hurrengo urtean berriz ere ikastaro benetan interesgarri hau martxan jartzeko.

Bestalde, badakigu Euskal Herrian urte luzez erein izan dela lihoa, XX. mende hasiera arte liho-zuntza oihalak nahiz jantziak egiteko lehengai gisa erabili izan baita. Horregatik, "Ereiten: ehun-zuntzerako liho ekologikoaren ekoizpen iraunkorraren alde eginez" martxan den proiektu pilotuaren bidez, Euskal Herrian ehun-lihoaren laborantzaren kalitate-bermearen eta haren iraunkortasunaren alde egin nahi da.

Laburbilduz, proiektuaren helburua, liho-zuntz ekologikoaren ekoizleak etorkizun hurbilean ehun-ziurtagiriak lortzeko prestatzea da, beste labore batzuekiko sinergia aukera posibleak bilduko dituen negozio-eredu iraunkor bat sortuz. Funtsean, ezagutza hau, ekoizleen artean zabaldu nahi da; ekimenaren baitan sare bat sortuz.

Bi ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero, hurrengo bi esteketan lortzeko aukera duzue:

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp