Irrati uhinetan

Berri korporatiboak

2026/01/20

Irrati uhinetan

2025ean Eusko Ikaskuntzak guztira 40 gune animatu ditu euskal irrati publikoko bi kateetan.

Eusko Ikaskuntzak jarraipena eman dio irratiko eta EITB Media ekosistemako hainbat gunetan parte hartzeari: Amarauna, Baipasa, Faktoria, Kultura.eus eta La mecánica del caracol saioetan. Azken bi horietan, Radio Euskadikoak, erakundeak asteroko presentzia izaten du Juan Aguirre Sorondo Eusko Ikaskuntzako bazkidearen animazioarekin, Kultura.eus magazina La mecánica del caracol programarekin tartekatuz.

Jorratutako gaien artean, Eusko Ikaskuntzaren ikerketa programak, sariketak eta jardunaldiak jorratu dira, baita bazkideek bultzatutako jarduerak, argitalpenak eta ekarpenak ere. Era berean, gizarte garaikidearen inguruko hausnarketarako giltzarri diren beste esparru batzuk landu dira: demografia, ongizatea, euskara...

Azpimarratzekoa da kolaborazioak nahiko parekatuak egon direla generoari dagokionez, Eusko Ikaskuntzaren konpromisoa espazio publiko eta mediatikoan parte-hartze zabal eta anitzarekin islatuz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp