Iruñean egin du patronatuak urteko bigarren bilera

Berri korporatiboak

2022/11/18

Iruñean egin du patronatuak urteko bigarren bilera

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren patronatuak Nafarroako Museoan egin zuen2022ko bigarren bilera azaroaren 17an.

Aurretik, baina, museoan ikus daitekeen erromatar garaiko piezen erakusketa bisitatu zuten bertaratutakoek eta ‘Pompeloko Togaduna’ri buruzko azalpen interesgarriak ere entzun zituzten.

Jarraian, Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol Kontseilariak harrera egin zien bertaratutakoei eta bilerari hasiera eman zioten ostean. Fundazioko Ixone Fernandez de Labastidak patronokideen bertaratzea eskertu zuen eta askotariko gaiak ipini zituen mahai gainean: 2022 jardunaldiaren berri eman eta urte amaierako proiekzioa egin zen, Barandiaran Beka, Eusko Folklore Urtekaria zein urtean zehar aurrera eramandako hausnarketa prozesua ere izan zuten hizpide.

Honako hauek izan ziren erakundeetatik Iruñean elkartutakoa ordezkariak: Mikel Ozkoidi (Nafarroako Gobernua), Mikel Aizpuru (Eusko Jaurlaritza), Xabier Barandiaran (Gipuzkoako Foru Aldundia), Martin Aramendi (Ataungo Udala), Ixone Fernandez de Labastida (Barandiaran Fundazioko Lehendakaria) Josemari Velez de Mendizabal (Eusko Ikaskuntza), Arantza Cuesta (Eusko Ikaskuntza), Jexux Aizpurua (Eusko Ikaskuntza) eta Zuriñe Velez de Mendizabal (Fundazioaren idazkari teknikoa).

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp