Izaskun Arratibel eta Gregorio Monrealentzat Nafarroako Carlos III.aren Gurutzea

Gure bazkideak

2016/05/27

Izaskun Arratibel eta Gregorio Monrealentzat Nafarroako Carlos III.aren Gurutzea

Eusko Ikaskuntzako kide garrantzitsuak ditugu eta biek jaso dute “Foru-erkidegoaren garapenari, proiekzioari eta izen onari” egindako ekarpenaren alde egindako lanari aitorpena.

Carlos III.a Nafarroako noblearen Gurutzea 1997an sortu zuen Nafarroako Gobernuak, gizarte nafarraren garapenean edo Erkidegoaren kanpo-proiekzioan modu nabarmenean lagundu duten pertsona eta erakundeen lana aitortzeko.

Izaskun Arratibel Pastor (Eusko Ikaskuntzako 1.003 bazkide zenbakia) Andoainen jaio zen 1955ean. Nafarroako Unibertsitatean Zuzenbide Lizentziatua da eta San Fermin Ikastolako (1995-2001) eta Nafarroako Ikastolen Federazioko presidentea (2007-2013) izan zen. Foru Gobernuak “euskararekiko duen konpromisoa” nabarmendu du, “eta konkretuki ikastolen mugimenduarekin; bide batez, Nafarroako berezko hizkuntza gisa, euskararen sustapenean, bultzadan eta garapenean erabakitasunez eragin du”.

Gregorio Monreal Etayon jaio zen 1942an. Zuzenbidean lizentziatua da eta Ekonomian diplomatua Deustuko Unibertsitatean. Zuzenbidean doktorea da Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izan zen eta Eusko Ikaskuntzako presidentea 1992 eta 1996 artean. Carlos III.a noblearen gurutzea ematean, “ikasketa historiko-juridikoen berrikuntzari egindako ekarpena” azpimarratu da, “Nafarroan ezagutza eta ikerketaren garapenean lagunduz”.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp