Asmoz Fundazioak parte hartzen du EHUren ibilbide luzeeneko hiru graduondokoen koordinazioan.
Berriki zabaldu da 2018-2019 ikasturterako graduondokoen izen-emate epea. Eskaintza hau ospe eta ibilbide ezagutuko graduondoko hauek osatzen dute:
- Ingurumen Zuzenbidean Masterra
- Nazioarteko Merkataritza Zuzenbidean Masterra edo Espezialista
- HIZNET: Hizkuntza Plangintza
Izen-emate epea zabalik egongo da urriaren bukaera arte eta EHUko GAUR aplikazioaren bidez gauzatu behar da.