Zientzia Foroa
Jakiundek Ikerbasquerekin lankidetzan abiaturiko ekimen berria dugu Zientzia Foroa. Urtean zehar foro horrek sei hitzaldi antolatuko ditu hainbat jakintza alorri dagozkien gai zientifikoei buruz.Aurkezpen gisa, otsailaren 12an Carlos H. Waisman soziologoak hitz egin zuen Bilboko Guggenheim Museoan. Waisman Kaliforniako Unibertsitateko irakaslea da, eta nazioarteko ikertzaile ospenetsuetako bat analisi politiko eta ekonomikoaren arloan. Nora goaz? Munduko krisi ekonomikoaren ondorio politikoak. 30eko harmarkadaren ispilua izan zen hitzaldiaren izenburua.
