Berri korporatiboak

2010/11/01

Jakiunde

Jakiunde ikasgeletara

Jakiundek "Topaketak" izenburuko ekimen berria jarri du abian oinarrizko hezkuntzako ikasleen artean Zientziak, Arteak eta Letrak sustatu eta zabaltzeko Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeetan. Urriaren 29an gizarteko sarreran egin zuen esperientzia honek Jesus Altuna antropologoak eta Mariasun Landa idazleak Donostiako Santo Tomas Lizeora egindako bisitaldia zela eta. Hala, gazteen artean jakintzaren zaletasuna, zehaztasuna norberaren argudioak azaltzerakoan eta besteren argudioak entzun eta ulertzeko prestasuna bultzatzeko asmoa du Akademiak. Eta "jakitunak" bezalako persona nabarmenen bidez gauzatu nahi du asmo hori, hala Zientzien alorrekoek nola Humanitateen eta Arteen alorrekoek parte hartuko dutelarik.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp