Berri korporatiboak

2011/12/01

Jakiunde

Kultura Astea

Azaroaren 16, 17 eta 18an, Jakiundek Bergarako Udalarekin eta UNEDekin lankidetzan antolaturiko kultura eta zientzia aste bat ospatu zuen Bergarako herriak. Egitaraua Ipintza Institutuko ikasleekin egindako bilerarekin abiatu zen Jesus M. Ugalde eta Mari Carmen Gallastegui akademikoen ardurapean, horietako lehenak eta Amaia Zurutuzak hitzaldi bana eman zutelarik Kimikaren Nazioarteko Urtearen testuinguruan. Gainera, Jakiundeko kideek gogoeta foro bat eta udazkeneko ohiko osoko bilkura egin zituzten. Halaber, Santa Marina elizan organo kontzertu bat izan zen, baita bisita gidatu bat ere bertako herrigune historikoan zehar.

[+] Informazio gehiago

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp