Jardunaldia Europako mugako espazioen inguruan

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2021/07/13

Jardunaldia Europako mugako espazioen inguruan

Irailaren 24an, Europako mugako espazioen errealitateak eta erronkak ezagutzeko jardunaldia egingo da Nafarroako Parlamentuan.

Mugako espazioak: europako aukera- eta bizikidetza-lurraldeak” izenburupean, politika-, hezkuntza- eta kudeaketa-arloetako espezialisten arteko topaketa, trukea eta hausnarketa ahalbidetuko ditu jardunaldiak. Europako testuinguru orokorrean eta hurbileko errealitatean izandako esperientzietatik abiatuta, Europako mugako espazioen errealitateak eta erronkak azpimarratuko dira, ekonomia-, gizarte- eta lurralde-kohesio handiagoa lortzeko eta erronka globalei aurre egiteko.

Legebiltzarreko eta Nafarroako Gobernuko, Nouvelle Aquitaine eskualdeko, Euskadi – Akitania – Nafarroa Euroeskualdeko agintari nagusiek eta Eusko Ikaskuntzako lehendakariak parte hartuko dute.

Jardunaldiaren programak bost atal ditu: 

  1. Europako politika eta estrategiak mugaz gaindiko lurraldeetarako.
  2. Euroeskualdeen eginkizuna.
  3. Mugaz gaindiko lankidetzarako esperientziak eta tresnak.
  4. Mugaz gaindiko lankidetzarako eskualde- eta lurralde-politikak. Erronkak eta oztopoak.
  5. Eusko Ikaskuntza eta Conseil de Développement du Pays Basque-Euskal Herriko Garapen Kontseilua mugaz gaindiko eztabaidarako eta elkarbizitzarako tresna gisa.

“Mugako espazioak: europako aukera- eta bizikidetza-lurraldeak” jardunaldia, Eusko Ikaskuntza 1918an sortu zenetik gaur egun arte, ezarrita dagoen komunitateen arteko elkarrizketaren eta lankidetzaren alde egiten duen lanaren barruan kokatzen da.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp