Berri korporatiboak

2010/03/01

Jardunaldiak, Jornadas, Journées

Bilbo: symposiuma

"Bilbotarrak historian barrena: 1310-2010: María Diaz de Haroren garaitik gaur arte" gaia jorratu zuen Bilbori buruzko XIV. Symposiumak, otsailaren 17an eta 18an. Ehun pertsonak baino gehiagok jarraitu zituzten komunikazioak, 24 guztira, azken 700 urteetan zehar hiriaren bizitzan zerikusia izan duten familia, pertsonaia eta sektoreei buruzkoak. Irekitze ekitaldi gisa, Bilbo Emea: Hiria eta Emakumea hitzaldia eman zuen Joseba Zulaika antropologoak, Nevadako (Reno) Unibertsitatekoak.

Patrimonio Histórico-Artístico

El último fin de semana de febrero dieron comienzo las jornadas organizadas por la Sección de Artes Plásticas y Monumentales con el objetivo de pulsar el estado del Patrimonio Histórico-Artístico en Euskadi y Navarra, analizar sus fortalezas y sus debilidades, poner en contacto a los responsables y a los técnicos de las diferentes instituciones, detectar problemas y apuntar posibles soluciones. La primera cita tuvo lugar en Vitoria-Gasteiz, donde se abordó el marco legal sobre y las herramientas para la gestión del Patrimonio. Los días 26 y 27 del presente mes, en Bilbao, las jornadas se centrarán en la catalogación, inventariado e investigación del Patrimonio.

Programas completos en: www.eusko-ikaskuntza.org/es/cursosyjornadas/

Gaurko Euskal Narratiba

Ondoz ondoko seigarren urtez, Hizkuntza eta Literatura Sailak hitzaldi ziklo bat antolatu du gaurko euskal narratibaren egoerari buruz, EHUko Letren Fakultatean, Gasteizen. Egitaraua ondokoa izango da:

Martxoak 10: Idaztea,nora jakin gabe. Irati Jimenez (idazlea eta kazetaria)

Apirilak 19: Habitat naturalaren bila. Katixa Agirre (gidoilari, prentsan lan egiten du zutabeak idatziz)

Maiatzak 5: Aulki-jokoa. Uxue Alberdi (idazlea, kazetaria eta bertsolaria)

Maiatzak 19: Negutegia: ahotsa, hitza eta gorputzaren artean. Ixiar Rozas (idazlea, antzerkigilea)

Hitzaldi guztiak goizeko hamar eta erdietan hasiko dira. Sarrera doan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp