Berri korporatiboak

2012/04/01

Jardunaldiak

Gaurko Euskal Haur eta Gazte literaturaren hitzaldi zikloa

Xabier Olasok hartuko du, maiatzaren 3an, Gaurko Euskal Haur eta Gazte literaturaren hitzaldi zikloaren testigantza. Ze pupu eta ze trapu! obraren mintzaldia, Leioako Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan egingo du.

Hitzaldi zikloaren hasiera, Kirmen Uribek Garrmendiaren bidaiak liburuarekin eman zion. Otsailaren 21ean, Leioako Irakasleen egoitzan. Jarraian, martxoaren 13an, Juan Cruz Igerabideren hitzaldia izan zen, Literatura Bizi argitalpenarekin.

Argazkilaria: Fco. Javier Rojo Cobos.

Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura sailak, .Euskal Herriko Unibertsitatearen Euskarako Errektoreordetzaren laguntzarekin batera, antolatu dituen hitzaldien jarraipena izango litzateke. Hitzaldi horien helburua, idazleak irakurleen hurbiltasuna bilatuz, elkarrizketan jartzea izango litzateke. Ikasleek aldiz aurretik, lanak eskolan irakurri eta landuak izango dituzte, eta horrela, idazleen obrak eta ekarpenak ezagutzeko aukera bikaina izango dute. Aldi berean, euren artean sortzen den elkarrizketak bide zabalagoa emango dio testuaren ezagutzari.

[+] Ikus gehiago: Fitxa / Egitaraua / Prezioa

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp