FRANCISCO JAVIER ELZO IMAZ (Beasain, 1942). Deustuko Unibertsitatean Soziologia doktore eta Katedradun Emeritua. Soziologia eta Moral eta Erlijio Zientzietan lizentziaduna Lovainako Unibertsitatean.
Bere ikerketa lana, batez ere, gazteen belaunaldi arazo (drogak, indarkeria, familia) eta gizartearen baloreen eboluzioan oinarritu da.
Sei libururen egile bakar izan da, besteak beste hauek: La voz de los adolescentes (2008), Los jovenes y la felicidad (2006) edo El silencio de los adolescentes (2000). Bere bibliografian, besteak beste, aipatu alorren inguruan argitaratutako 150 liburu, artikulu eta kongresuetako akta baino gehiago daude. Prentsako ohiko kolaboratzaile eta artikulugile da.
Egun, Forum Deustoko lehendakari da eta Deustuko Unibertsitateko Soziologia Fakultateko Deustu-Gizarte Balioak proiektua zuzentzen du.
Javier Elzo Eusko Ikaskuntzaren Gizarte Ospe Batzordeko kidea da.
Saria emateko ekitaldia udazkenean izango da, horretarako antolatuko den ekitaldi publiko batean.
