Jon Bagues eta Pello Leiñena

Berri korporatiboak

2020/07/17

Jon Bagues eta Pello Leiñena

20 urtez Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboko zuzendari aritu ondoren, Jon Baguesek erretiroa hartu du uztailaren 1ean eta zuzendaritza Pello Leiñenaren esku utzi.

Artxibozain formazioa duen Jon Baguesek Donostia, Bartzelona eta Madrilen egin ditu musika eta unibertsitate ikasketak. 1979an Eusko Ikaskuntzaren Musika saila sortzeko lanean parte hartu zuen eta Cuadernos de Sección deitutakoaren zenbait argitalpen koordinatu zituen. 1990 eta 1996 urteen artean saileko lehendakari izan zen.

Eusko Ikaskuntzako bazkide da baita 1991tik Musika Artxiboko teknikari den Eresbileko zuzendari berria. Pello Leiñenak San Inazio Abesbatzan eta Donostiako Orfeoian parte hartu zuen ikasten ari zen bitartean. Musikologian lizentziatu zen Oviedoko Unibertsitatean.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp