Honoris Causa Doktore izendatu dute Peruko Unibertsitate Autonomoan José Luis de la Cuesta bazkidea, uztailaren 1ean.
EHUko Zuzenbide penaleko katedradun eta Euskal Kriminologia Institutuko zuzendariak lortzen duen hirugarren ohorezko doktoradutza da, Errumaniako Alexandru Ioan Cuza de Iasi eta Peruko Huánuco Unibertsitateek emandakoen ondoren.
2004tik Zuzenbide Penaleko Nazioarteko Elkarteko Lehendakari da eta biktimologia eta kriminologia nazioarteko ikerketa ugaritan parte hartu du, gainera, Europa, Amerika eta Asiako unibertsitateetan irakasle gonbidatu gisa eskolak eman ditu.
Eusko Ikaskuntzako Gipuzkoako Lehendakariorde izan da (2002-2005) eta Lehendakaritzako albokoa (2005-2012).