José Manuel Castells, 1943-2024

Gure bazkideak

2024/10/21

José Manuel Castells, 1943-2024

Urriaren 19an hil zen Donostian Eusko Ikaskuntzako bazkide nabarmena izandakoa.

1943an Bilbon jaioa, Jose Manuel Castells Arteche Zuzenbidean doktore zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta 1984tik erretiroa hartu zuen arte EHUko katedraduna izan zen; Zuzenbide fakultateko dekanotzan (1982-1983) eta Zuzenbide Konstituzional eta Administratibo saileko zuzendaritzan (1981-1984 eta 1994-1997) aritu zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Nagusiko Toki Administrazioko zuzendaria, lehen legealdi demokratikoan Gipuzkoako foru diputatua eta Transferentzien Batzorde Mistoko kidea ere izan zen.

Eusko Ikaskuntzan, 1978an berrosatu zenetik bazkide zen, Gipuzkoako lehendakariorde izan zen 1993tik 1995era, Zuzenbide ataleko lehendakari 1995etik 2002ra, eta Xabier Retegi presidentearen albokoa izan zen 2002tik 2005era. Elkartearen baitan, Eleria: Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria, Ingurumen Zuzenbideko eta Nazioarteko Merkataritzako master interaktiboak, eta Europaren eta Euskal Herriaren arteko harremanei buruzko hainbat foro eta ikerketa egitea bultzatu zuen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp