Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria den Jose Maria Muñoa Ganuzak, Europar Hiritarren Saria, Civi Europaeo Praemium , jaso du.
Europar Hiritarren Sariko Kantzilleriak, Europako Parlamentuaren presidentea den Hans-Gert Pötteringek presiditutako bileran, errekonozituko ditu europar eraikitzearen alde edozein arlotatik gehien nabarmendutako pertsona eta erakundeak.
Jose Maria Muñoa hamalau urtez, eta 2007ra arte, izan zen Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkaria Europako Herrialdeen Batzordean. Iazko abendutik Eusko Ikaskuntzako lehendakaria da.
