Urrezko Zeledonak erakundeak Josemari Vélez de Mendizabal bazkidea aukeratu du Lehendakari.
Ekainaren 21ean egindako ohiko bileran, Urrezko Zeledonak erakundeko Zuzendaritza Batzordeak bertako kide den Josemari Vélez de Mendizabal lehendakari aukeratu zuen Erakundearen Batzar Nagusia berriro izan bitartean.
Josemari Velez de Mendizabali Urrezko Zeledona eman zioten 2013. Urtean, bi urte beranduago erakundeko Zuzendaritza Batzordean sartu zelarik.