Joxe Azurmendi, 1941-2025

Berri korporatiboak

2025/07/20

Joxe Azurmendi, 1941-2025

Joxe Azurmendi idazle eta filosofoa, 2012ko Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Saria jaso zuena, uztailaren 1ean hil zen Donostian.

Jakin taldearen eta izen bereko aldizkariaren kide sortzaile eta bultzatzailea izan zen. Eusko Ikaskuntzako bazkide. Laurogeiko hamarkadaren hasieran, frantziskotarren ordena utzi ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle hasi zen. Jose Maria Arizmendiarrieta apaiz eta Arrasateko mugimendu kooperatibistaren sortzailearen filosofiari buruzko doktore tesia aurkeztu zuen 1984an.

Azurmendi poeta gisa hasi zen, baina saiakeragile gisa nabarmendu zen helduago zenean. Pentsamenduaren historiarekin lotutako gaiak aztertu zituen, arreta berezia eskainiz euskal intelektual eta sortzaileei (Orixe, Mirande, Gandiaga...), Europako filosofiaren figura nagusiak ahaztu gabe (Marx, Kolakowski, Schopenhauer, Nietzsche, Humboldt...).

Euskaltzain urgazle eta ohorezko euskaltzain, bere lanaren zati handi bat euskaraz idatzita dago.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp