El prestigioso galardón que otorgan Eusko Ikaskuntza y Caja Laboral reconoce este año el currículum académico e investigador del jurista, además de su compromiso con la cultura y las instituciones vascas
Ekainaren 8an,aurtengo Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza ? Euskadiko Kutxa Saria ezagutarazi zen. Eusko Ikaskuntzaren geografia esparruko sei unibertsitateetako errektoreek eta erakunde sari emaileetako lehendakariek osaturiko epaimahai ebaluatzaileak saria Joxerramon Bengoetxea Caballerori (Irun, 1963) emateko erabakia hartu zuten aho batez. Sariduna Zuzenbidean Doktorea da Edinburgh-eko Unibertsitatean, eta Teoria Juridikoa, Zuzenbidearen Soziologia eta Filosofia eta Europako Zuzenbidea irakasten ditu.
Haren akademia eta ikerketa curriculumaren bikaintasuna europar eta nazioarteko arazoetan eta Zuzenbidearen Filosofian eta Teorian, euskal kultura eta erakundeekiko erakutsitako konpromisoarekin batera, nabarmen ageri dira epaimahiaren erabakia justifikatzen duten merezimenduen artean. Gainera, Jose María Muñoa, Eusko Ikaskuntzako lehendakariak azpimarratu zuen "haren ilusioa Europa Euskal Herrira hurbiltzeko eta Euskal Herria Europan integratzen saiatzeko".

Joxerramon Bengoetxea koordinatzailea eta irakaslea da International Master in Sociology of Law izenekoan (EHU), eta Europako Zuzenbidea eta Europako Integrazioa irakasten du hainbat ikastaro, diploma edo masterretan. Oñatiko Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutuko zuzendari zientifikoa izan da 2005etik 2007ra bitartean. Eurpako Erkidegoetako Justizia Auzitegiko legelaria izan da, Luxenburgo (1993-1998 eta 2001- 2004). Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordea izan zen (1998-2001).
Beste batzuen artean, ondoko liburuak ondu ditu: The Legal Reasoning of the European Court of Justice (1993), Zuzenbideaz. Teoria Kritiko Trinkoa (1993), La Europa Peter Pan. El Constitucionalismo Europeo en la encrucijada (2005).
2003an, Zuzenbide Sailetik Joxerramon Bengoetxeak Eusko Ikaskuntzaren Europar Federazio baterako Konstituzio Proiektuaren idazketa koordinatu zuen, euskal erakunde batek gauzaturiko konstituzio testu bakarra, Europar Batasunak herritarrei eta kolektiboei europar arkitektura berriaren eraikuntzan parte hartzeko egindako gonbidapenari erantzunez.
