Joxerramon Bengoetxea, Honoris Causa doktore

Gure bazkideak

2023/07/19

Joxerramon Bengoetxea, Honoris Causa doktore

Joxerramon Bengoetxea bazkidea, Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Saria 2010, Honoris Causa doktore izendatu dute Helsinkiko Unibertsitatean.

Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbidearen Filosofiako katedraduna eta International Master in Sociology of Law master ofizialeko zuzendaria, Joxerramon Bengoetxeak Helsinkiko Unibertsitateko Honoris Causa doktoretza jaso zuen ekainaren 20an, bere lorpen akademikoak aitortzeko.

Beste merezimendu batzuen artean, Scientific Advisory Boardeko kide gisa eta The Legal Reasoning of the European Court of Justice (Oxford University Press, 1993) liburuaren egile gisa aitortzen dute. Eragin handia du Finlandiako unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean, eta klasiko bihurtu da Europako Zuzenbidea aztertzeko.

Bengoetxea irakasleak harreman estua izan du Helsinkiko Unibertsitatearekin 2005az geroztik.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp