Gure bazkideak

2015/01/14

Juan Garmendia Larrañaga (1926-2015)

Urtarrilaren 8an hil zen Tolosan Juan Garmendia Larrañaga, Eusko Ikaskuntzaren Ohorezko Bazkide, 2001eko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria eta RIEVeko zuzendari ohia.

Lan oso baten egilea izan da etnografía, historia eta lexikografia bateratuz eta bost hamarkadeetako bere ikerketa ibilbideak, euskal bizimodu tradizionalaren eta beren azken adierazpen lekukotasunik baliogarrienak osatzen dute.

Eusko Ikaskuntzaren IX, X eta XI. Kongresuen (1983-1991) antolakuntza batzordeetako kide izan zen. RIEV (Revista Internacional de los Estudios Vascos) argitalpeneko Erredakzio Batzordean parte hartu zuen baita Koordinatzaile (1981) eta Idazkari Tekniko (1994), Zuzendari (1996) eta Idazkari Aholkulari (1998) lanak asumitu ere egin zituen. Eusko Ikaskuntzaren Ohorezko Bazkidea da 1996tik eta Euskaltzaindiakoa 2002tik. 2001ean, bere kurrikulumaren onarpen gisa, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria irabazi zuen.

2003an, Juan Garmendia Larrañaga Eusko Ikaskuntzari bere lanen bertsio guztien ustiapen eskubideak eman zizkion. Horri esker, bere lan guztiak jasotzeko Fondo propioa sortzea ahalbidetu zen www.eusko-ikaskuntza.org/eu/juangarmendialarranaga orrialdean ikus daitekeena. 2008an Juan Garmendia Larrañaga: Obra Osoaren Katalogoa = Catálogo de la Obra Completa argitaratu zen, José Ángel Ormazabalen eta Eva Nietoren zuzendaritzapean.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp