Juan Mari Beltrán, Ondare Saria

Gure bazkideak

2021/11/18

Juan Mari Beltrán, Ondare Saria

Soinuetxea - Herri Musikaren Txokoa elkarteko zuzendari Juan Mari Beltran bazkideak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Saria jaso du.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak ematen duen sariak lurraldeko kultur ondarea babestu, ikertu eta zabaltzeko lanak saritzen ditu. Kasu honetan, Juan Mari Beltran musikologoari aitortzen dio “euskal musika herrikoia eta bertako musika-tresnak ikertzeko, interpretatzeko, sustatzeko eta zabaltzeko ahalegin handia”.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Diputatu eta Eusko Ikaskuntzako bazkide Harkaitz Millanek azaroaren 15ean eman zion saria Donostiako Santa Teresa komentuan egindako ekitaldi batean.

Aurreko edizioetan, Ondare Saria Eusko Ikaskuntzako Fermín Leizaola (2009) eta Juan Garmendia Larrañagak (2011) jaso zuten.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp