Berri korporatiboak

2005/07/20

Katalunia

Itziar Aramaio Elordi (Berriatua, 1979), EHUn Euskal Filologian lizentziadunak jaso du Eusko Ikaskuntzak eta Institut d'Estudis Catalans elkarteak batera emandako beka, Atzerritarren hizkuntza integrazioa Katalunian eta Euskal Herrian izenburuko ikerlana egin dezan.

Kataluniako egonaldian (non immigrazioaren maila %11 ingurukoa den, Euskadin %1,4 den bitartean) bekadunak bertan, immigranteen kultura eta hizkuntza integrazioari begira, burutzen ari diren jarduerak bilduko ditu.

Bartzelona eta haren metropoli inguruaz gainera, bertatik bertara aztertuko ditu Gironako probintzian xede horretan abiarazitako proiektuak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp