Egungo osasun egoera dela eta, DAITEKEk eta Asmoz Fundazioak antolatutako trebakuntza eta ahalduntze digitalerako doako ikastaroa guztiz online emango da.
Aurrez aurreko saioen ordez bideokonferentzia bidezko 6 saio egingo dira astelehenetan, guztira 15 ordu bete arte. Saioak bi taldetan banatuko dira:
- 1. Taldea: Astelehenetan, 9:30etatik 12:00etara
- 2. Taldea: Astelehenetan, 14:00etatik 16:30etara
Formakuntza digitaleko saioak asteazkenetan eta ostegunetan egingo dira (35 ordu) bideokonferentzia bidezko saioak praktikan jartzeko eta ez dute sarbide ordu zehatzik izango.
Ikastaroa hau 55 urtetik gorako pertsonei eta 30 urtetik gorako langabezian edo ABEE egoeran dauden pertsonei zuzenduta dago, batez ere emakumeei, gaitasun pertsonalak eta sozialak eta gaitasun digitalak indartzeko beharra dutenak, lan-merkatuan txertatzen laguntzeko.
Ikastaroaren helburua pertsonen enplegagarritasuna hobetzea da, komunikazioa gaitasun eta konpetentzia digitalen bidez. Konpetentzia hauek geroz eta ezinbestekoagoak egiten dira lan esparruan moldatzeko edota egunerokotasunari aurre egiteko.
Ikastaroa otsailaren 15ean hasi eta martxoaren 31ean amaituko da. Hurrengo edizio bat antolatuko da 2021eko apirilean; izen-emate epea zabalik dago.