Komunikabideetan presentzia

Berri korporatiboak

2024/07/18

Komunikabideetan presentzia

Eusko Ikaskuntzaren jarduerak euskal hedabide nagusietan agertzen dira, prentsa idatzian zein irrati publikoen programazioan.

Prentsa idatzian artikulu bana argitaratu dute azken asteetan. Ekainean, Lander Bergés Sánchez gizarte-integratzaile eta GizarteLab-eko kideak  “¿Soñamos conjuntamente las ciudades del mañana?” izeneko iritzi-tribuna argitaratu zuen El Correo eta El Diario Vasco egunkarietan, gure udalerrien etorkizunari buruz, GizarteLab programatik sortutako hausnarketetatik abiatuta. Uztailean, Patxi Juaristik, Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuko Lehendakariak, Euskal Herriko hedabide nagusietan "Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua, ate joka" artikulua sinatu du urriaren 2, 3 eta 4an Gasteizen izango den hitzorduaren ildo nagusiak aurkezteko.

Bestalde, 2023-2024 denboraldian zehar Eusko Ikaskuntzak 47 gune animatu ditu euskal irrati publikoko bi irratietan. Eusko Ikaskuntzak bere ikerketa programak, sariak eta jardunaldiak aurkeztu ditu Euskadi Irratiko “Amarauna” saioan, Irati Azkue kazetariaren eskutik hilean behin, eta Radio Euskadin astero “Kultura.eus” magazina eta “La mecánica del caracol” saioa tartekatuz, Juan Aguirre Sorondo bazkidearen zuzendaritzapean. Denboraldi honetan, garrantzi berezia eman zaie hurrengo Eusko Ikaskuntzaren Kongresuko edukiak elikatuko dituzten lan-arloei, horretarako bazkide, protagonista eta parte-hartzaileen ahotsak presente izan dira.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp