Berri korporatiboak

2015/02/13

Kontseilu Errektorea: Hautagaitzen onarpena

Estatutuak onartu ondoren, Eusko Ikaskuntzak gobernu organoak berritu eta estatutu berrietara egokituko ditu.

Kontseilu Errektorea: Hautagaitzen onarpena

5 ordezkari aukeratuko dira Kontseilu Errektorerako, lurralde bakoitzeko ordezkari izan daitezen. Hautagaitzek lurraldeko bazkideen %1ak edo Kontseilu Errektoreko bi kidek babestuta etorri behar dute, Estatutuetako 31 eta 32. artikuluek adierazten dutenez. Hautagaitzak otsailaren 20tik martxoaren 27ra bitarte aurkeztu behar dira. Hauteskunde Kontseiluak hautagaitzak apirilaren 15 baino lehen balioztatuko ditu. Azkenik, aukeraketa maiatzaren 16ko Ohiko Batzar Nagusian egingo da.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp