Irailaren 20an, Iruñean, Kultur Eskubideak bermatzeko eta gauzatzeko proposamenak egiteko jardunaldia egingo da.
Kondestableren Jauregian egingo da foroa, Iruñeko Udalarekiko lankidetza-hitzarmenaren bitartez. “Kultur kudeaketa eraldaketarako: urrats berrien bila kultur eskubideen marko batetik abiatuta” izenburupean, jardunaldiak hiru zati izango ditu.
Lehenbizikoan, kulturaren eraldatze-funtzioari buruzkoa izango da eta Beñat Gaztelurrutiak gure lurraldeetako kultura-eskubideei buruzko txosten bat aurkeztuko du, Eusko Ikaskuntzak kultura-eskubideei eta partaidetza- eta gobernantza-politikei buruzko lan-programaren esparruan egina. Ondoren, mahai-inguru batean, hainbat lurraldetako kultura-arloko adituek kultura eraldatzailea zer den eztabaidatuko dute. Iratxe Retolaza izango da dinamizatzailea.
Hirugarren zatian, kultura-eskubideak bermatzeko proposamen zehatzak aztertuko dira. Maialen Akizuk lan-taldearen esparruan prestatutako protokoloa aurkeztuko du. Protokolo hori kultur teknikarien eskura jarriko da, eta kultur ekitaldi bat antolatzeko orduan sortzaileen eskubideak bermatzeko kode etiko gisa balio nahi du.
Azkenik, talde-dinamika baten bidez, parte-hartzaileekin lan egingo da kultura-antolakuntzan jardunbide egokiak bermatzeko.
Jardunaldiaren amaieran, ondorioak eta etorkizuneko kultura-kudeaketaren erronkak aztertuko dira. Programa eta izen-emateak, hemen.