Kultur kudeaketa feminista baterako bidean

Foroak eta mintegiak

2022/09/22

Kultur kudeaketa feminista baterako bidean

Bilboko Sinposioak, Eusko Ikaskuntzak tokiko udalaren eta Emakunderenlaguntzarekin antolatuta, kultur politika feministen beharra eta haien indarsoziala nabarmendu ditu.

Gaur, irailak 22 osteguna, Bilboko Sinposioaren 26. edizioa ospatu da BBK Kunan, Eusko Ikaskuntzak antolatutakoa, Bilboko udalaren eta Emakunderen laguntzarekin. “Kultur kudeaketa begirada feminista batetik” izenburupean, profesionalek, ikasleek eta gizarte-eragileek parte-hartze zabala izan dute foroan. Kultura-politika feministetarako bideak aztertu dira, kultura-bizitzan, sorkuntzan eta ekoizpenean eta kulturagobernantzan genero-desberdintasunik eta diskriminaziorik gabe parte hartzea bermatzeko.

Haizea Barcenillak eman du hasierako konferentzia eta ondorengo galdera egin du: Kultur kudeaketa feminista, utopia ala helburu?. UPV/EHUko irakasleak kulturaren esparruan hainbat modutan eta kokapenetan jarduten duten emakumeen esperientzia eta estrategien bilduma aurkeztu du. Elkarrizketa- eta truke-lan luze baten ondoren, sei eremutan bildu dituzten ondorioen berri eman du: prekarietatea, denboraren kudeaketa, ikusgarritasuna, autoritatea, balioztatzea eta espazio seguruak eta saretzekoak bermatzea. Haizea Barcenillaren ustez, oraindik bide luzea dago kultur kudeaketa feminista lortu arte, baina “funtsezkoa da taldean eta elkarri babestuz lanean aritzea”.

Sinposioan solasaldi sortzaile bat izan da Ainara Azpiazu (Tupust! Kolektiboa) eta Ane Labakaren (Bertsolari feministen sarea) partaidetzarekin, Maialen Akizuk (Eusko Ikaskuntza, kultur politiken proiektuko kidea) moderatutakoa. Jarraian, Artaziak Taldeak kultur kudeaketa feministaren ahulguneak eta inndarguneak lantzeko tailerra gidatu du. Jardunbide egokiei buruzko mahai-inguru bat izan da ostean, Oskia Ugarte (Huarte zentroa), Miren Jaio (Bulegoa) eta Usue Arieta (Tractora) partaide izan direlarik. Amaitzeko, Virginia Imazen “Clownclusiones” saioa izan da, ondorio nagusiak umorez bildu dituena.

Bilboko Sinposioaren 26. edizioa

1996an, Eusko Ikaskuntzak, Bilboko Udalarekin sinatutako lankidetzahitzarmenaren esparruan, Bilboko I. Sinposioa antolatu zuen. Harrezkero, urtero, hainbat diziplinatan adituak diren adituek historia, kultura eta gizartearekin zerikusia duten gaiak jorratu dituzte.

Kultur kudeaketa begirada feminista batetik

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp