Urtarrilaren 22an, Donostiako egoitzan, Jon Maia bertsolari, kantari eta idazlea izan zen bazkideekin.
Ekitaldia KulturAhotsak programaren baitan kokatu zen, euskal kulturaren arloko erreferentziazko pertsonekin egindako topaketen barruan.
Nortasun gatazka intimo eta kolektiboak jorratu zituen Jon Maiak bere hitzaldian. Bere familiaren historiatik abiatuta -diktadura frankistan Euskal Herrira etorritako etorkinak- bere bizi ibilbidearen kontakizuna egin zuen identitatearekin eta, horren barruan, hizkuntzarekin. Topaketa hurbila eta intimoa izan zen, eta bertaratutakoek aurrez aurrekoan ezagutu ahal izan zuten Maiaren konpromiso pertsonala, eta ulertu euskal nortasunari buruz duen sentipena. XXI. mendeko Euskal Herriaren eraikuntzan gida gaitzaketen gakoak irudikatu zituen halaber.
Hortik hainbat ondorio atera zituen eta XXI. mendeko euskal nortasunari eta Herriaren eraikuntzari buruzko proposamenak egin zituen. Azkenik, gaur egun murgilduta dagoen proiektuaren aurrerapen bat eskaini zuen, eta bertaratu zirenak parte hartzera animatu zituen. Azken gonbidapen hau, gainera, Eusko Ikaskuntzako gainerako bazkideei ere zabalduko zaie datozen asteetan.
