Lan eskaintza: Proiektu arduraduna

Berri korporatiboak

2021/12/20

Lan eskaintza: Proiektu arduraduna

Eusko Ikaskuntzak aholkularitzan, proiektuen kudeaketan eta negozio-ereduen definizioan espezializatutako proiektu arduraduna bilatzen du. Hautagaitzak urtarrilaren 14 arte jasoko dira.

Erakundeak abian dituen lan lerroei erantzuteko pertsona baten kontratazioa egingo du, ordezkapen bat betetzeko. Bete beharreko funtzioak ondorengoak izango dira:

  • Proiektuak abian jartzea, kudeatzea eta horien jarraipena egitea
  • Proiektuen kontrol teknikoa eta ekonomikoa egitea
  • Proiektuen administrazio-kudeaketa egitea
  • Memoriak, jarraipen-txostenak, justifikazio teknikoak eta ekonomikoak egitea
  • Negozio-ereduak definitzea 

Pertsonaren hautaketa egiterako orduan,lehenetsiko dira ondorengo profila dutenak:

  • Unibertsitate-ikasketak 
  • Masterra (MBA baloratuko da)
  • Bost urteko esperientzia profesionala zerbitzu-aholkularitzan eta proiektu kudeaketan
  • Hizkuntzak: euskara eta ingelesa. Frantsesa (baloratuko da)
  • Autoa eta gidabaimena

Kontratu mota: Ordezkapen-kontratua

Interesa duen orok, bere CV-a eta motibazio gutuna info@eusko-ikaskuntza.eus helbidera zuzendu beharko du. Hautagaitzak jasotzeko azkenengo eguna urtarrilaren 14a izango da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp