Lehen BET Taldeak jarri dira martxan

Gure bazkideak

2026/04/16

Lehen BET Taldeak jarri dira martxan

2025-2028 Bazkideen Partaidetza Planaren barruan, Eusko Ikaskuntzak BET Taldeak bultzatzen ditu.

Bazkide Ekimen Taldeak (BET) proiektuaren helburu nagusia da erakundearen bizitzan parte-hartze aktiboa, borondatezkoa eta antolatua sustatzea, eta, horretarako, proposamenak egiteko, lankidetzan aritzeko eta gizartearekin konektatzeko guneak sortzea.

Alde batetik, Eusko Ikaskuntzaren edukiak, eragina eta jardueren aniztasuna aberastea da jomuga, eta, bestetik, bazkideei protagonismoa emango dien parte-hartze eredu bat indartzea, ideiak, harremanak eta ezagutza sortuz.

Taldeek egitura malgua, autogestionatua eta borondatezkoa izango dute, eta bazkideen interesa eta konpromisoa bideratuko dute diziplina jakin batean (kultura, gizartea, zientzia…), Eusko Ikaskuntzaren ildo estrategikoetan edo lurralde bateko errealitateetan zentratu ahal izango diren lan-gaien inguruan. Gai horiek bat etorri behar dute Eusko Ikaskuntzaren izaerarekin eta xedearekin.

Araban (ikus buletin honetan “BET Araba Taldea: lehen ekimenak”) eta Nafarroan eratu dira dagoeneko, hala, Eusko Ikaskuntzako kideak haiekin bat egitera edo talde berriak sustatzera animatzen ditugu. Horretarako, BET Taldeen Funtzionamendu Protokoloa sortu da eta izena emateko fitxa bat prestatu da

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp