Estatutuak
"Gobernantza" atalean, eredu berriak Eusko Ikaskuntzaren gobernu egiturak sinpletu nahi ditu: Batzar Nagusia organo burujabe gisa; lurralde bakoitzeko bi ordezkari, erakunde fundatzaileak eta garrantzitsuenak, Idazkaria, Diruzaina, Zuzendaria eta langile profesionalen ordezkari bat bilduko dituen Kontseilu Gidaria; eta Zuzendaritza Komitea, jarduera maparen araberako kudeaketa funtzionalaren ardura dutenek osatua.
Eredu berri honek Eusko Ikaskuntzaren Estatutuen berritze sakona eskatzen du.

Berrantolaketa
Urtarrilean zehar barne berrantolaketa egin da erakundearen egonkortasuna bermatzeko. Gogoeta prozesuan behin eta berriro ikusi zenez, erakundearen egitura burokratikoa doitzea ezinbestekoa zen. Pertsonei eragiten dieten erabakiak mingarriak baina era berean atzeraezinak izanik, ondo pentsatuta eta, posible izan den neurrian modu negoziatuan, langileen arteko zazpi pertsonari baja eman zaie.
Barne antolakuntzak aurretik zeuden proiektuen kudeaketan eragina izan du ere, beraz, hauen azterketa egiten ari da migrazio plan bat zehazteko.

Ideiak sortzea eta lanerako lehentasunezkoak diren gaien aukeraketa
Zalantzarik gabe, momentu honetan lehentasuna duen lana gaiaren definizio estrategikoa da: ideiak sortzea eta datozen urteetarako lan programak aukeratzea; hauek bazkideen parte-hartze metodologia bidez egingo direnak. Guzti honetatik 2014ko aurrekontuak sortuko dira eta hau finantzatzeko planak ere bai.
Proiektua autoritateei aurkeztea
Eredu berria Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiak zein Iparraldeko departamentuetako autoritateei aurkeztuko zaie.
Komunikazioa
Azkenik, otsailean zehar, etapa berriaren komunikazio eta aurkezpen kanpaina egingo da euskal komunikabide nagusienetan.
