2020tik, EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak unibertsitate komunitateko emakumeak omentzen ditu M8 bakoitzean.
Aurten, berdintasunaren edo feminismoaren alde eta indarkerien aurka egindako lanagatik nabarmendu diren bost irakasleri egin zaie aitortza. Tartean, Eusko Ikaskuntzako bi bazkide: Leire Imaz Zubiaur eta Jone Miren Hernandez Garcia.
Leire Imaz Zubiaur Zuzenbidean doktorea da eta irakasle titularra Zuzenbide Fakultatean, EHUko Berdintasun zuzendaria izan zen 2017 eta 2021 urteen artean. Jone Miren Hernandez Garcia Antropologian doktorea da, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasle agregatua, eta 2016 eta 2023 artean Mikel Laboa Katedra zuzendu zuen.
Omenaldia EHUn egin zen, M8aren harira egindako ekitaldi instituzionalaren barruan.
