UNED-Bergara ikastetxe elkartuak liburutegiko laguntzaile izateko online XXII. ikastaroa aurkeztu du, Bibliotekonomiaren arloan eskaintza akademiko eskasa dagoela jabetuta.
Ikastaroa online ematen da; honela, materia honetan interesa duen edonork, beti ere internetera sarbidea izanda, ikastaroa egin dezake, aurrez aurreko nahitaezko klaseetara etorri beharra izan gabe. Era berean, ikastaroaren ebaluazioa etengabea da, eta emandako materialak ulertzen direla eta praktikan aplikatzen direla bermatzen da.
- Hasiera-data: 2024ko azaroaren 25a
- Amaiera-data: 2025eko ekainaren 9a
- Orduak: 120
- Prezioa: 1050 €
- Zuzendaria eta irakaslea: Amador Fernández Pastor
- Hizkuntza: gaztelania
Izen-ematea zabalik dago eta ikastaroaren web orriaren bidez egin daiteke.
