Berri korporatiboak

2013/05/01

Lucene, Euskomediarako eta Auñamendiko bilatzaile berria

Euskomedia Fundazioak Lucene software askean oinarritutako bilatzaile tresna berria du, emaitza oso zehatzak eta egokiak eskaintzen dituena. Auñamendi Eusko Entziklopedia, Euskonews aldizkaria, argitalpen-funtsa, artxibo-funtsak eta Euskal Kantutegia, besteak beste, bilatzaile berriaz baliatuko dira, bilaketa askoz zehatzagoak eta azkarragoak lortuz.

Itxura aldetik somatzen ez den arren, Eusko Ikaskuntzako Euskomedia Fundazioak bertatik kudeatzen diren hainbat proiektutan Auñamendi Eusko Entziklopedia, Euskonews aldizkaria, argitalpen-funtsa, artxibo-funtsak eta Euskal Kantutegia, besteak beste, bilatzaile berriaz baliatuko dira. Horretarako hiru hilebetako lan sakon eta zorrotza egin da; katalogazio zehatza, metadatuen gehiketa, bilatzailearen kudeaketa... Lucene software askean oinarritutako bilatzaile tresna honek, emaitza oso zehatzak eta egokiak eskaintzen ditu. Erreminta malgua da, programazio lan baten bidez indexazio eta bilaketa aukera berriak egokitu eta gehitzea ahalbidetzen duena. Erabiltzailearen ikuspuntutik aldiz,teknologia berri honek bilaketa erraztu, azkartu eta zehaztu egingo dizkio.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp