Lucía Martinez Virtori aitortza

Gure bazkideak

2025/04/14

Lucía Martinez Virtori aitortza

NUPeko Concepción Arenal saria jaso du bazkideak, Gizarte Langintza arloan egindako ikerketagatik.

Gizarte Lanean doktorea eta Gizarte Ongizatean masterra, generoan aditua, Gizarte Langintzako graduan eta Gizarte Esku-hartzea masterrean irakaslea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), non Gizarte Ekintza eta Berdintasun arloa ere zuzentzen duen. Lucía Martinez Virto espezialista da Inklusio Politiken, Gizarte Lanaren eta Gizarte Zerbitzuen arloan.

Martxoaren 18an, Gizarte Lanaren Nazioarteko Egunean, Mª Carmen Maeztu Villafranca Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariaren eskutik jaso zuen Concepción Arenal sarietako bat. Ekitaldi instituzionala NUPeko Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu zuen Nafarroako Gizarte Laneko Elkargo Ofizialarekin batera. Sari honekin, Eusko Ikaskuntzako kideak I-COMMUNITAS Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutuan egin duen ikerketa-ibilbide garrantzitsua nabarmentzen da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp