Manex Pagola

Gure bazkideak

2018/06/21

Manex Pagola

Manex Pagola, Eusko Ikaskuntzaren Euskal Kulturaren Ohorezko Saria, zendu zen ekainaren hasieran.

Manex Pagolak (Lantabat, 1941) toki paregabea du euskal musikagintzan konponsitore gisa: Azken dantza, Agur Euskalerria, Irrintzina, Euskaldun Semeak, Mendiko borda… horiek dira, besteak beste Peio eta Pantxoa, Michel Etcheverry edo Erramun Martikorenaren ahotsek ezagutzera eman zituzten bere abestietako batzuk. Iparraldeko ikastolen federazioaren sorreran parte hartu zuen 1969an, bai eta Gure Irratiaren sorreran ere 1981ean. 1969tik 2000ra Baionako Euskal Museoan kontserbatzaile lanetan aritu zen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp