Urriaren 13tik 19ra Manuel Lekuona 2025 Sarirako botoa eman daiteke.
1983an sorkuntza, ikerketa, kultur sustapen edo gizarte garapen alorreko ibilbideak saritzeko sortu zen sari honetarako lau hautagaitza aurkeztu dira aurten. Hauek dira:
- Aurelia Arkotxa / Idazlea
- Iñaki Gaminde Terraza / Hizkuntzalaria
- Jean-Claude Larronde Aguerre / Historialaria
- Gloria Totoricagüena / Ikertzailea
Botoen kontaketen ponderazioa horrela egingo da: Eusko Ikaskuntzako bazkideak, %30; Euskal Komunitate Globala, %10, eta Eusko Ikaskuntzako Lehendakaritza eta entitate erreferenteetako ordezkariek osatutako Epaimahai Instituzionala, %60.
Erabakia azaroan jakinaraziko da.
