Manuel Lekuona Saria: hautagaitzak aurkezteko epea amaitu da

Sariak

2025/09/22

Manuel Lekuona Saria: hautagaitzak aurkezteko epea amaitu da

Manuel Lekuona Sariak Euskal Komunitate Globalarentzat ibilbide garrantzitsuak saritzen ditu 1983tik.

Aurtengo ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 21ean itxi da.

Balorazio-irizpideak honako hauek izango dira: balio unibertsala, bizi-ibilbidea, Euskal Kulturarekiko ekarpena eta konpromisoa, obraren zabalkundea, eta unibertsitate-eremuari lotuta ez dagoen ibilbidea.

Hautagaitzak aurkezteko epea itxi eta balioztatu ondoren, urriaren 13tik 19ra bozkatuko da Eusko Ikaskuntzaren webgunearen bidez.

Botoen azken zenbaketa ehuneko hauen arabera haztatuko da: Eusko Ikaskuntzako bazkideek, %30; Euskal Komunitate Globalak, %10; eta Eusko Ikaskuntzako Lehendakaritza eta erreferentziazko erakundeen ordezkariek osatutako Epaimahai Instituzionalak, %60.

Erabakia urrian zehar jakinaraziko da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp