Mariasun Landa: esker oneko jardunaldiak

Gure bazkideak

2025/01/24

Mariasun Landa: esker oneko jardunaldiak

Iurretako Udal Liburutegiak Mariasun Landa bazkideari eskaini zizkion VII. Esker Literatur Jardunaldiak.

Idazle gipuzkoarraren literatur ondarea, Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Saria 2014 eta euskarazko haur eta gazte literaturari egindako ekarpenagatik nazioartean ezaguna den idazlea, Iurretako Udal Liburutegiak antolatutako VII. Esker Emate Literatur Jardunaldien protagonista da.

Urtarrilean zehar irakurketa klubak antolatu dira herriko eskoletan, idazlearen eskutik hitzaldi bat, ilustrazio tailer bat eta haurrentzako ipuin kontaketa saio bat, eta ondoren helduentzako ahozko narrazio bat, beti ere Mariasun Landaren liburuen inguruan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp