Mediatika, 20

Argitalpenak

2026/01/19

Mediatika, 20

Zazpi artikuluk, horietako bost euskaraz, osatzen dute Mediatikaren 20. zenbakia.

Hamalau ikerlarik parte hartzen dute liburu honetan, eta oso izaera desberdineko azterketak eta analisiak egiten dituzte: irakaskuntzaren egokitzapena koronabirusaren krisian zehar; Udaberri Arabiarra euskal hedabideetako gatazken jarraipenaren adibide gisa; Euskal Telebista sistema mediatikoan; globalizazioaren aurreko banakako jarrerak Hego Koreako zinema berriaren bitartez; ikuspegi sozialeko transmedia proiektuak EiTBn; desinformazioaren aurkako kazetaritza; eta Discord plataforma komunikabideetan erabiltzea.

Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación argitalpenaren zenbaki hau da EHUko Gureiker Ikerketa Taldeak eta Eusko Ikaskuntzak elkarlanean argitaratutako laugarren alea. Bere artikuluak doan irakurri eta deskargatu daitezke hemen klikatuz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp