Pasa den asteartean, maiatzaren 17an, 18:30etan, Baionako Euskal museoan Asisko Urmeneta eta José Ángel Irigaray–k Francisco Roldán Jimeno Aranguren azken liburua aurkeztu zuten.
Aurkezpena Euskal Museoak eta Eusko Ikaskuntzak elkarrekin antolatu zuten.
Miguel Javier Urmeneta-ren ezohiko ibilbide politikoak, XX. mendeko Nafarroako kontraesanak azaltzen ditu. Iruñeako Aurrezki Kutxako zuzendari luzez egona, hiri horretako auzapez (1958-64) eta Foru Diputatua (1964-71) ere, gizon gako bat da Nafarroko eta bere hiriburuaren bilakaera politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala ulertzeko. Euskara eta Euskal kulturari sakonki atxikia, Iparralderekiko harremanen aldekoa, 1960an Baionarekin senidetze ofiziala izenpetzen du eta 1982an senidetze herrikoiaren lehendakari izanen da.
