Miren Arzallus, Guggenheim Bilbaoko zuzendari nagusia

Gure bazkideak

2024/11/12

Miren Arzallus, Guggenheim Bilbaoko zuzendari nagusia

Artearen historialari eta Eusko Ikaskuntzako bazkidea “erakundeen kudeaketan eta nazioarteko harremanetan duen esperientzia zabalagatik” aukeratu dute.

Miren Arzallus Bilboko Guggenheim museoko zuzendari nagusia izango da datorren martxotik aurrera, eta kargu horretarako hautatua izan da, hainbat jatorritako 79 profesionalek parte hartu duten hautaketa prozesu baten ondoren.

Bere ibilbide profesionalean, Arzallus bost urtez aritu zen Getariako Balentziaga Museoko komisario eta curator independente gisa; ondoren, Etxepare Institutuko zuzendari izan zen, eta azken sei urteetan Pariseko Palais Galliera — Modaren Museoko zuzendari izan da.

Guggenheim Bilbao Museoaren Patronatuak “artearen, museoen eta ikerketaren historiari buruz duen ezagutza sakona”, arteen munduan duen curriculum zabala eta euskal kulturaren esparruan duen “ezagutza handia” baloratu ditu.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp