Mugarik gabeko jakintza: e-Learning irisgarria

Ikastaroak

2019/07/18

Mugarik gabeko jakintza: e-Learning irisgarria

5 ordutako online formakuntza pilula baten bitartez, adimen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako formakuntza irisgarri bat diseinatzeko oinarriak azaltzen dira.

Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak bultzatuta, e-Learning Irisgarria mugaz gaindiko egitasmoa abiarazi da aurten, Asmoz Fundazioa, Antic, APTES eta Calícrates parte hartzearekin.

Behin-behineko emaitzak jakitera eman, e-Learning esperientzia desberdinak ezagutu eta prestakuntza-pilula balioztatu duten profesionalei dagozkien gainditze-ziurtagiriak luzatzeko asmotan, pasa den ekainaren 20an, Gureak egoitzan lan topaketa bat gauzatu zen.

Bertan, e-Learning arloan diharduten edo adimen-desgaitasuna duten pertsonekin lan egiten duten profesionalek parte hartu zuten, eta hauek, formakuntza pilula balioztatu zuten. Profesional hauek proiektuan parte hartzen duten hiru lurraldeetatik etorri ziren: Euskadi, Nafarroa eta Akitaniatik.

Behin balioztatuta, pilula hau interneten dohainik argitaratuko da Creative Commons lizentziapean, nahi duenak formakuntza jarrai dezan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp