Berri korporatiboak

2010/02/09

"Mugarik gabeko telebista" kanpaina

Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaindiak eta Kontseiluak Euskal Telebista Nafarroan ikusten jarraitzeko kanpaina bultzatzen ari dira.

Joan den urtarrilaren 12an, Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaindia eta Kontseiluarekin batera, bere babesa azaldu zion Espainiar Gorteetan Legegintzako Herri Ekimen baten bidez "Televisió sense fronteres: L?espai de comunicació de le llengües Catalana, Euskara y Gallega" izenburupean aurkeztuko den Lege proposamenari.

Horretarako otsailak 25ean amaitzen den sinadura kanpainari bultzada bat eman nahi zaio zuen guztion laguntzarekin eta etxera bidaliko genizukeen sinadura-orri bat eta kartazal bat eska diezakeguzu kanpainan parte hartzeko.

Sinadura-orria eta kartazala eskatu.

Nola bete?

Sinadura-orri bakoitzean 16 sinadura bildu daitezke eta zinez inportantea da datuak ongi betetzea, hau da datu ofizialak idatzi, NANean azaltzen diren bezala (Hizkia gehitu).

Bestetik, sinatzaileek 18 urte baino gehiago izan behar dute eta Estatu Espainolean bizi (hemen bizitzeko txartela duten atzerritarrak ere bai).

Azkenik, eta biziki inportantea ere, sinadura-orrien azken atala ez duzue bete behar, Fede-emaile batek beteko du. Bidali sinadura-orria, kartazalaren barruan, besterik gabe. Frankeoa ordainduta dago.

Eusko Ikaskuntzako bulegoetan ere sinadurak bilduko dira. Edozein zalantzarako gure bulegotara jo, arren.

Informazio gehiago

Prentsa oharra osotasunean irakurri.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp