Eusko Ikaskuntzak, bazkide eta udalen languntzarekin, 2011 urtean erronka berri bati ekin zion. Emaitza oso positiboa izan denez, aurten ere proiektu interesgarri honekin jarraitzeko asmoa dugu modu indartsu eta aktiboago batean. Horretarako, ezinbestekoa da bazkideen partaidetza. Helburua herritarrentzat interesgarriak suerta dakizkieken gaiekin hitzaldiak antolatzea litzateke. Honela, aurreko urtean osatutako Katalogo multudisziplinarra, "Ezagutza Gerturatuz", aberastu nahi dugu. Hau da, pasaden urteko proposamenak mantenduko ditugu eta berriak gehituko ditugu ere.
Bestalde, 2012 urtea Nafarrentzat oso urte berezia denez Konkistaren 5. mendeurrena dela eta, katalogoan gai honi buruzko atal berezi bat jarriko dugu. Beraz, gai honetan aditua zareten bazkideak, atal berezi honetan parte hartzera gonbidatuta zaudete.
Informazio gehiagorako, otsailaren 20a baino lehen, ondorengo helbide elektronikora idatz dezakezu: iruna@eusko-ikaskuntza.org edo/eta ondorengo telefonora deitu. 948222105.
Eusko Ikaskuntzak hitzaldi bakoitzarengatik ordainsaria emango du eta jartzen duen baldintza bakarra, hitzaldiaren luzapena gehienez ordubetekoa izatea da, amaitzean galderetarako denbora tarte bat uzteko.
