Eusko Ikaskuntzak, Nafarroako bazkide eta udalen languntzarekin, 2011 urtean erronka berri bati ekin zion. "Ezagutza gerturatuz" izenburupean hitzaldi ziklo bat antolatu zen eta emaitza oso positiboa izan duenez, aurten antzekotasuna duen beste proiektu bati ekingo diogu. Helburua, Nafarroako Konkistari buruzko hitzaldiak antolatzea litzateke. Horretarako, ezinbestekoa da bazkide eta udal ororen partaidetza, lurraldetasunak apurtuz.
2012 urtea oso berezia denez Nafarroako Konkistaren 5. mendeurrena dela eta, Katalogo aberats bat osatzeko oso momentu egokia dela iruditu zaigu. Beraz, gai honetan aditua zareten bazkideak, proiektu interesgarri honetan parte hartzera gonbidatuta zaudete.
Informazio gehiagorako, otsailaren 20a baino lehen, ondorengo helbide elektronikora idatz dezakezu: iruna@eusko-ikaskuntza.org edo/eta ondorengo telefonora deitu. 948222105.
Eusko Ikaskuntzak hitzaldi bakoitzarengatik ordainsaria emango du eta jartzen duen baldintza bakarra, hitzaldiaren luzapena gehienez ordubetekoa izatea da, amaitzean galderetarako denbora tarte bat uzteko.
