Juanmi Gutierrezen filmografia luzeari estreinatu berri den pelikula bat gehitu zaio: “Oihalak Adarretan / Telas en las ramas”.
Armeniako herriaren errealitatera gerturatzen gaituen dokumentala da, ikuspegi historiko, geografiko eta migratoriotik begiratuta. Zazpi t’erdik produzitua, filma Eusko Ikaskuntzako bazkide beterano honen filmografian txertatu da. Gutierrezek urteak daramatza oso ezagunak ez diren errealitateak pantailaratzen, bitarteko eskasekin baina sormen lan garrantzitsuaz egin da. Lan horri esker sari asko lortu ditu.
“Oihalak Adarretan / Telas en las ramas” proiektuak oso harrera ona izan zuen Donostiako Zine eta Giza Eskubideen jaialdiko estreinaldian.
